Mantangorri atzo iritsi zen Sanjuandegira, aurtengo jaietako asteburu nagusia martxan jartzera. Festa gau luze eta jendetsuaren ondoren, zapatu goizean kirol jarduerak izan dira nagusi auzoan, lehen aldiz egin den gaztetxoentzako triatloiarekin hasi, xake txapelketarekin jarraitu eta judo erakustaldiarekin bukatzeko.
Baina festa egitarauak ez du etenik izango igande iluntzera arte. Hona hemen, gaurkorako geratzen dena:
- 14:00. Triki-pintxo-poteoa.
- 15:00. Auzo bazkaria.
- 17:00. V. Trikiti Txapelketa.
- 18:00. Auzoen arteko erronka: Sanjuandegi vs Urrestilla.
- 19:00. Galdeketatik urtebetera, Prest! mosaikoa.
- 19:15. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
- 21:00. Parrillada.
- 23.00. Kontzertuak: Ostertz, Izei eta La Jodedera.
- Karpan gau-pasa, DJ Elepuntorekin.
Eta, hemen, zapatu goizak eman duena, irudietan.
[flickr_set id="72157684506907816"]