Azpeitiak 3-0 irabazi dio Azkoitiari Herriartekoaren finalaurdenetako joanekoan

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 3a

Kadeteetan 22-17, jubeniletan 22-9 eta seniorretan 22-10 gailendu dira bart azpeitiarrak, Frontoi Txikian. Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulerako partidak, Azkoitiko Gurean.

  Kadete mailako partidaren amaierako irudia. (Ilunpe Pilota Elkartea) Azpeitiak eta Azkoitiak bart jokatu dute esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaurdenetako kanporaketaren joanekoa, Azpeitiko Frontoi Txikian. Egungo txapeldunak, Azpeitiak, alde nabarmena lortu du datorren asteburuan Azkoitiko Gurean jokatuko den itzulerakoari aurre egiteko: 3-0 nagusitu dira azpeitiarrak. Kadete mailan, Alberdik eta Unanuek 22-17 irabazi diete Azkoitiari eta Urangari. Jubeniletan, berriz, Alberdik eta Egigurenek 22-9 hartu dituzte mendean Cuevas eta Azkoitia. Eta seniorretan, azkenik, Murgiondo eta Apezetxea 22-10 gailendu dira, Unanueren eta Zendoiaren kontrakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide