Azpeitiko karate elkartekoak, kiroldegian egindako beste erakustaldi batean.
Azpeitiko Sei-Shin-Ryu karate elkarteak bihar egingo du ikasturte amaieran ohikoa izaten duen erakustaldia. Herriko kiroldegian egingo dute, 16:30ean hasita, eta gonbidatuak ere izango dituzte ondoan, Donostiako Sabaki-Ha eskolakoak, hain zuzen ere. Horrela, Azpeitiko eta Donostiako adin guztietako ikasleek erakutsiko dute beren maila kiroldegian.
Aurtengo erakustaldian ere, katana japoniarrean oinarritutako Iaido izeneko teknika ikusi ahalko dute kiroldegira joaten diren herritarrek.