Belarriak goxatzeko, Eztarri Urratuak

Uztarria.Eus 2017ko ekainaren 1a

Julen Hidalgo, Gaizka Arrue eta Iratz Uranga. (Maialen Etxaniz) Bigarrengoz igoko da gaur, ekainak 1, oholtzara Eztarri Urratuak taldea. Iratz Uranga (Azpeitia, 1998), Gaizka Arrue (Azpeitia, 1998) eta Julen Hidalgo (Azpeitia, 1998) dira taldea osatzen duten gazteak, eta Ekizarekin elkarbanatuko dute gaurko agertokia. Sanjuandegiko festen barruan eskainiko dute zuzenekoa, 22:00etan hasita. Kontzerturako azken entsegua egin aurretik solasean aritu dira Uztarria.eus-ekin, Gaztetxean. Iazko abenduaren 30ean eskaini zuten aurreneko kontzertua Eztarri Urratuak izenpean Urangak, Arruek eta Hidalgok Etxe Zuri tabernan, baina ordurako musikaren munduan nahiko eskarmentu bazuten hiru azpeitiarrek; izan ere, Verrater taldeko kideak dira hirurak. Urangak azaldu duenez, Verraterrekin entseatzeko zituzten zailtasunak ikusita erabaki zuten proiektu berriarekin hastea: "Entseatzeko lan asko izaten genuen, besteak ez baitira azpeitiarak. Bata zestoarra da eta bestea errezildarra, eta beste hiruok entseatzen aritzearekin aspertuta geunden. Horregatik, denbora pasa bezala beste talde batzuen bertsioak jotzeko gelditzen ginen, eta horren harira sortu zen Eztarri Urratuak". Jarraitu albistea irakurtzen Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide