Itsasiko gaztetxoek dantza emanaldia eskainiko dute larunbatean, Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 31

Dantzari gazteek ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte.

Eskola garaia amaitzear dela, ikasturtean zehar dantzan ikasitakoa erakutsiko dute Itsasi Dantza Taldeko gaztetxoek zapatuan, ekainaren 3an. Iaz bezala, Sanagustin kulturgunea aukeratu dute landutako euskal dantzak oholtzaratzeko. Ordubete inguruko emanaldia izango da, eta 12:00etan hasiko da. Nahi duen herritar oro bertaratu daiteke dantzari gazteen emanaldia ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide