Azpeitiko Gure Esku Dagok mosaikoa osatuko du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 31a, 10:20

Sanjuandegiko festen barruan osatuko da mosaikoa. Jose Antonio Agirre plazan, 19:00etan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko txiki ugari egin dira Euskal Herriko hainbat txokotan, galdera ikurraren irudia osatuz. Mosaiko horiek ekainaren 10ean Bilbon egingo den mosaiko erraldoiaren aurrekariak dira, eta Azpeitian ere egingo dute bat datorren larunbatean, ekainaren 3an. Sanjuandegiko festen barruan antolatu dute ekimenta, eta Jose Antonio Agirre plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan. Azpeitiko Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, dagoeneko izena eman daiteke Bilboko ekimenean parte hartzeko Erabakiaren erakusketa osatu den aretoan (Foruen Ibilbidean). Bertan, autobuserako izena ere eman daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide