Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urretxuko Kkinzona Irrati Libreak Iparregarri:Urretxuko azken bardoaren kondaira filma aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Azpeitiko Dinamoan. Joxe Mari Iparragirreren istorioa eta "abentura" kontatzen du ikus-entzunezkoak, eta gizarteareki kritika zorrotza egiten dio umorezko filmak. Egileak beraiek izango dira gaurko saioan.
Zazpi urtez aritu dira filma egiten, eta 80 pertsonatik gora aritu dira aktore lanetan eta talde teknikoan. Urretxu-Zumarragan, Ezkion, Beasainen, Donostian, Errioxan, Gabirian eta Senperen egin dituzte grabaketak.