Musikaren bueltan, "egun ederra" igaro zuten Azpeitiko Kantujirakoek Hazparnen

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 29a

Joan den zapatuan, maiatzaren 20an, Hazparnen izan ziren Kantujirako kideak Salbatore eguna ospatzen. Festa eguna zela eta, gonbidapena pasatu zieten hango Kantujira taldekoek Azpeitiko Kantujira taldekoei, eta aukera aprobetxatuta egun-pasa egin zuten azpeitiarrek. Eguraldia lagun, bi herrietako lagunek "egun ederra" igaro zutela esan dute Kantujirako kideek. Hurrengo hitzordua Santio egunerako jarri dute Azpeitiko eta Hazparneko lagunek. Hemen zapatuko irudiak (Jesus Agirre).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide