Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteroko ohiturari jarraituz, maiatzaren azkeneko igandez, gaur, Xoxoteko eguna ospatu dute Lagun Onakeko mendizaleek. Goizean txistulariek kalejira egin dute Azpeitiko Alde Zaharrean. Ondoren, Lagun Onak MBkoek etxafuegoak bota dituzte Azpeitiko plazan, eta Xoxoteko bideari ekin diote mendizaleek. Behin goian, hildako mendizaleei lore eskaintza egin diete, eta erromeria eta festa giroan ospatu dute eguna.
(Argazkiak: Lagun Onak MB)