Gaur, maiatzak 28, Buffalo eta Grande Days taldeak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ematekoak ziren kontzertuak bertan behera geratu dira, osasun arrazoiengatik.
Kulturaz kooperatibak talde hasiberriei laguntzeko duen egitasmoaren baitan, gaur, maiatzak 28, igandea, Buffalo eta Grande Days musika taldeak kontzertua eskaintzekoak ziren Sanagustin kulturguneko Arkupean, 19:00etan. Alabaina, osasun arrazoiengatik, bertan behera gelditu dira bi emanaldiak.