Iker Murua Lagun Onakeko jokalariak Sestao Riverrekin fitxatu du

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 27a

Azkoitiarrak azken hiru denboraldiak Azpeitiko futbol klubarekin jokatu ditu

Iker Murua (Argazkia: Lagun Onak FT) Iker Murua futbol jokalari azkoitiarrak Espainiako Bigarren B mailako Sestao River futbol taldearekin fitxatu du. 26 urte ditu, eta azken hiru denboraldietan Azpeitiko Lagun Onak Futbol Taldeko Espainiako Hirugarren Mailako taldearekin aritu da erdilaria. Pablo Turrillas da Sestao Riverreko entrenatzailea, aurretik Lagun Onakeko gizonezkoen talde nagusian aritu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide