'Erabakiaren erakusketa' ireki du Azpeitiko Gure Esku Dagok

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Sortu zenetik gaur arte egin duen ibilbidea jaso dute bertan, egitasmoa guztien argazki bilduma baten bidez. Foruen Ibilbideko udal aretoan dago ikusgai, ekainaren 3a arte.

'Erabakiaren erakusketa'-ko argazki batzuk. (Elena Marguello) Azpeitiko Gure Esku Dagok atzo ireki zuen Erabakiaren erakusketa, taldearen ibilbidea jasotzen duen argazki bildumarekin osatu duena. 2013ko irailaren 24ko aurkezpena, giza katea, herri galdeketa, lipdub-a eta iazko ekainaren 5eko bozketaren eguneko argazkiak daude ikusgai, besteak beste. Foruen Ibilbideko udal aretoan jarri dute erakusketa, eta ekainaren 3a arte bisita daiteke. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara irekiko dituzte ateak; eta, astearte eta larunbatetan, goizez ere bai, 10:30etik 12:30era. Ikusi argazki gehiago Uztarria.eusen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide