Kulturaz Kooperatibak eta HITZAk elkarlanerako hitzarmena egin dute

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Nerea Uranga Hitzako zuzendaria eta Kepa Urbieta Kulturazeko kidea. (Hitza) Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean jarduteko akordioa egin dute. Horri lotuta, eskualdeko hedabideak konpromisoa hartu du Kulturazek antolatzen dituen ekitaldien eta jardunaren berri emateko. Kooperatibak, berriz, Hitzako harpideen artean zozkatzeko sarrerak emango ditu eta Urola Kostako euskarazko hedabidea sustatzen lagunduko du, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide