Lagun Onakek klubaren eguna ospatuko du bihar, egun osoan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Goizean futbol partida ugari izango dira Garmendipen. Ondoren, klubeko bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean, eta, gero, elektrotxarangaren kalejira izango da.

Lagun Onak futbol taldeak klubaren eguna ospatuko du bihar. 2016-2017 denboraldia bukatuta, festa giroa izango da nagusi bihar Garmendipe futbol zelaian. Goiz eta eguerdi partean, futbola izango da nagusi Garmendipen. Izan ere, futbol eskolako neska-mutilen eta gizon-emakume beteranoen partidak izango dira 09:00etatik 11:00etara bitartean. Nesken partidak hasi aurretik, 10:00etan, txupinazoa botako dute Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidente berriak eta Hodei Tena Lagun Onaken gizonen lehen taldeko jokalariak. Futbol eskolako nesken partidak bukatzean, emakume beteranoen txanda izango da. Hain zuzen ere, Anaitasunaren aurka  neurtuko dituzte indarrak dagoeneko futbolean jokatzeari utzita dauden emakumeek. Ordu berean hasita, klubeko entrenatzaileek eta delegatuek ere partida jokatuko dute. Haien ostean zelairatuko dira Lagun Onakeko eta Real Unioneko gizon beteranoak. Eguerdian, 14:30ean, klubeko bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean, eta, bazkalostean, ohiko sariak banatuko dituzte taldeka. 19:00etan, elektrotxarangarekin kalejira izango da Alde Zaharrean, AZTEk antolatuta. Lagun Onak Eguna 09:00-10:00. Mutilen futbol eskolako partidak. 10:00. Txupinazoa botako dute Iñigo Arregi Lagun Onakeko presidenteak eta Hodei Tena Lagun Onakeko gizonen Espainiako Hirugarren Mailako jokalariak. 10:00-11:00. Nesken futbol eskolako partidak. 11:00-12:00. Lagun Onakeko eta Anaitasunako emakume beteranoen arteko partida. 11:00-12:00. Lagun Onakeko entrenatzaileek eta delegatuek partida jokatuko dute. 12:15. Lagun Onakeko eta Real Unioneko gizon beteranoen arteko neurketa. 14:30. Klubeko kideek bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. Bazkalostean, taldeka, jokalari onenari eta goleatzaileei sariak banatuko dizkiete. 19:00. Elektrotxarangarekin kalejira Alde Zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide