Irribarria-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta parez pare arituko dira Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 25a, 18:05

Ekainaren 16an jokatuko da sanjuanetako aurtengo pilota jaialdia, 22:00etan hasita. Sarrerak Urrestillako Lorea eta Auntxa tabernetan daude salgai jada.

Ekainaren 16an, ostiralean, bi pilota partida jokatuko dira Urrestillako Txikuri Pilotalekuan, San Juan festetako egitarauaren barruan. 22:00etan hasita, lehenengo Ugalde eta Merino I.a, Errandonearen eta Irustaren aurka arituko dira; eta, jarraian, Irribarria eta Zabaleta, Altuna III.aren eta Rezustaren aurka. Sarrerak salgai daude jada Urrestillako Lorea eta Auntxa tabernetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eserleku guztiak agortu dira eta zutikako sarrerak bakarrik gelditzen dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide