Azpeitiko Kantujira taldeak irteera egingo du Hazparnera larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 25a

Interesa duen orok du Hazparnera joateko aukera, eta horretarako 08:45ean aterako dira Azpeititik autobusean. Oraingoz, 38 lagunek eman dute izena.

Azpeitiko Kantujira taldeak egun-pasa egingo du zapatuan, maiatzaren 27an, Hazparnen. Salbatore eguna ospatzen dute Hazparnen eta, hori dela eta, gonbidapena pasatu ziguten hango Kantujira taldekoek Azpeitiko Kantujira taldekoei. 08:45ean aterako dira Azpeititik. 10:30ean beren elkartean kafea eta bizkotxa dastatuko dituzte, ondoren kantuan hasteko. Gero, bazkaria eta, bazkalostean, nahi duenarentzat, errekortadoreak izango dira. Hazparnetik 19:30ak aldera aterako dira bueltan. Azpeitiko Udalak jarri du autobusa joan-etorria egiteko. Oraingoz, 38 lagun dira izena emandakoak. Autobusak plaza gehiago ditu eta, kanturako gogoa eta umorea dituen edonork eman dezake izena. Horretarako, interesa duten herritarrak harremanetan jarri beharko dira Kantujirako taldekideren batekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide