Lurrunezko trenez Lasaora joateko irteerak antolatu ditu Burdinbidearen Euskal Museoak

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 25a

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan jarriko ditu datorren asteburuan lurrunezko hiru tren, eta haiekin irteerak egingo dituzte Lasaora. Larunbatean, maiatzaren 27an, 12:30ean eta 18:00etan izango dira irteerak, eta igandean, hilaren 28an, 12:30ean abiatuko dira. Museoari dagokionez, berriz, hainbat ibilgailu, makina, uniforme eta erloju bildumak ikus daitezke bertan. Astelehenetik ostiralera bitartean (lanegunetan), 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era bitartean zabaltzen dute museoa; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era zabaltzen dute; eta igande eta jaiegunetan –astelehenetan izan ezik–, 10:30etik 14:00etara bitartean egoten da irekita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide