Azpeitiko musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte ostiralera bitartean

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 24a

Gaur 'Artista txiki berriak' emanaldia eskainiko dute, eta ostiralean, Udal Musika Bandarekin batera eskainiko dute 'Bizitza kantu bat da' kontzertua.

Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte datozen egunetan. Gaur, Artista txiki berriak emanaldia izango da, 18:00etan hasita, Sanagustin Kulturgunean. Musika eskolako ikasle gazteenek ikasturtean zehar ikasitakoa oholtzaratuko dute, eta taldeka kontzertu txikiak eskainiko dituzte. Musika tresna desberdinak entzuteko parada izango da emanaldian. Horrez gain, bihar, ostegunean, gazteen eta helduen txanda izango da, 19:00etan, Sanagustinen. Azkenik, ostiralean, Udal Musika Bandak eta musika eskolak Bizitza kantu bat da emanaldia eskainiko dute, 19:00etan, bandak Soreasun duen lokalean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide