Lagun Onakeko lau jokalari Realarekin ariko dira

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 24a

Aimar Leundak, Unai Alberdik, Ibon Odriozolak eta Mirari Uriak udako zenbait torneotan jokatuko dute Realarekin.

Lagun Onakek jakinarazi duenez, Aimar Leunda eta Unai Alberdi jubenilek, Ibon Odriozola alebinak eta Mirari Uriak udako zenbait torneotan Realarekin jokatuko dute. Leundak eta Alberdik Zumaian jokatuko den Jon Dominguezen oroimenezko partida eta ekainaren 3tik 6ra Frantzian jokatuko den Festival D´Armor Plougonvelin txapelketa jokatuko dituzte. Horiek jokatu aurretik, Zubietan zenbait entrenamentu egingo dituzte. Odriozolak, Realarekin entrenatzeaz gain, Logroñoko EDF txapelketa jokatuko du maiatzaren 27an. Uriak, berriz, Andorran jokatuko du maiatzaren 27an eta 28an egingo den txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide