Urtea hasi zenetik lau lan istripu izan dira Urola Erdian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 24a

2017a hasi zenetik lau lan istripu izan dira Urola Erdiko enpresetan, eta bi langile hil eta beste bi zauritu dira ezbehar horien ondorioz. Otsailaren hasieran gertatu zen urteko lehenengo lan istripua, Azkoitiko Ibarmia enpresan. Haren ondorioz, 35 urteko langile bat hil zen. Azpikontratatutako langilea zen, izatez Betelu enpresako behargina. Apirilaren 29an, berriz, langile bat zauritu egin zen Glual Taldeko Azpeitiko Burni enpresan, altuera batetik erori ostean. Azkoitian, urteko bigarren lan istripu larria Erlo enpresan gertatu zen, maiatzaren 3an. Makina batek 62 urteko behargina azpian harrapatu, eta Donostiako ospitalean hil zen langilea. Azken lan istripua atzo bertan izan zen, Azpeitiko Lan Mobel enpresan. Makina batean harrapatuta gelditu zen langilea, eta kolpeak eta hausturak eragin zizkion. Ospitalera eraman zuten gizonezkoa, zauri larririk gabe.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide