Lan istripua izan da Azpeitiko Lan Mobel enpresan, eta behargin bat zauritu da

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 23a, 11:20

Zumarragako ospitalera eraman dute, eta Osalanek jakinarazi duenez, hari frogak egiten ari dira. Dena den, ez duela zauri larririk adierazi dute.

Lan istripua izan da gaur, asteartea, goizean, Azpeitiko Lan Mobel enpresan. Makina batekin izan du istripua beharginak; Eusko Jaurlaritzaren Lan Segurtasunerako Institutuak, Osalanek, Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, makina batean harrapatuta gelditu da langilea, eta horren ondorioz, kolpeak ditu. Larrialdi Zerbitzuak Landeta auzoko enpresara joan dira istripua gertatu eta gutxira, eta zauritutako langilea Zumarragako ospitalera eraman dute. Osalanek jakinarazi duenez, langileari frogak egiten ari dira ospitalean, baina ez du zauri larririk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide