Aitor Arratek ez du Lagun Onakeko gizonen lehen taldea entrenatzen jarraituko

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 23a

Lagun Onakek jakinarazi duenez, Arratek berak hartu du taldea uzteko erabakia hartu du. Markinarrak denboraldiko 15. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua.

Bukatu da Espainiako Hirugarren Mailako denboraldia Lagun Onakentzat, eta Aitor Arrate taldearen entrenatzaileak taldea uzteko erabakia hartu duela jakinarazi du Azpeitiko futbol klubak. Horrenbestez, markinarrak ez du taldean segituko datorren denboraldian. Arratek denboraldiko 15. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua, eta, ordutik, sei garaipen, bost berdinketa eta 13 porrot bildu ditu Azpeitiko taldeak. Lagun Onakeko kideek "egindako lanagatik" eskerrak eman dizkiote Arrateri. "Zorterik onena opa dizugu hemendik aurrera", idatzi dute prentsa oharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide