Ezezagunek autobus bati egindako pintaketak salatu ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 22a

Joan den ostiralean Azpeitian ezezagun batzuek autobus bati egin zizkioten pintaketak salatu ditu Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, 20:30ak aldean egin zituzten Mozal Legearen aurkako pintaketak, Burdinbidearen Euskal Museoaren aurreko autobus geltokiaren parean. Pintakatak egin zituztenek joan den hilaren 13an Usurbilen trenaka harrapatu zuen Eleak-Libre dinamikako ekintzailea babestea zuten xede. Azpeitiko Udalak ez ezik, margoketak salatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lurraldebusek. Honako hau da Azpeitiko Udalak kaleratu duen oharra osorik: "Azpeitiko Udalak pasatu den ostiralean Lurraldebuseko autobus bati Azpeitian egindako pintaketak salatu nahi ditu. Gertaera ostiraleam 20:30ak inguruan izan ziren Burdinbidearen Euskal Museo aurrean, eta autobusaren geldialdia aprobetxatuz pintaketak egin zituzten autobusaren albo banatan 'Mozal legea'ren kontra".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide