Foru Aldundiaren aurrekontu irekien kanpaina iritsi da Azpeitira

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 22a

19:00ak arte izango da irekita plazan jarri duten karpa. Imanol Lasa foru diputatua ere herrian izan da gaur.

Herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute 19:00ak arte. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu irekien kanpaina Azpeitira iritsi da gaur. Plazan jarri duten karpa 19:00ak arte izango dute zabalik. Bertan, herritarrek beren ekarpenak egiteko aukera dute, eskaerak, proposamenak, kezkak zein kritikak. Imanol Lasa foru diputatua ere izan da gaur Azpeitian, kanpaina honen barruan; besteak beste, Urola Erdiko Merkataritza Mahaiarekin batzartu da Lasa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide