Azpeitiko ekonomiari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar, Sanagustinen

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 22a

Javier Larrañaga. (EiTB) Munohaundi kultur elkarteak antolatuta, Azpeitiko eta bailarako ekonomia: oraina eta geroa hitzaldia eskainiko dute bihar, maiatzaren 23an, Javier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuko diputatuak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustepeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orerako departamentuko diputatuak. 19:30ean izango da hitzaldia, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, eta sarrera doakoa izango da. Iñaki Txapartegi arituko da aurkezle eta moderatzaile lanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide