Jakes Elosegik irabazi du kimuen mailako Berezkoen Pilota Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 21a

Jakes Elosegi txapela jantzita, Iker Irribarria alboan duela. (Ilunpe) Atzo, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Eskuzko Berezkoen Txapelketako finala jokatu zuten mutilek, kimuen mailan. Azpeitiko Ilunpe taldeko Jakes Elosegi eta Añorga taldeko Noa Unanue pilotariak ziren finala jokatzekoak, baina Unanuek osasun arazoak zituenez, ez zuen finala jokatzerik izan. Hala, pilotari azpeitiarrarentzat izan zen txapela zuzenean. Iker Irribarria egungo eskuz banakako txapeldunak eman zion saria Elosegiri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide