Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
30 bat Vespa eta Lambretta ikusi ahal izan dira 10:30etik aurrera Perez Arregi plazan. Ondoren, itzulia eta bazkaria egingo dituzte motozaleek.
Motor hotsak hartu ditu gaur goizean Azpeitiko kaleak. Izan ere, scooter motoen topaketa egin dute Perez Arregi plazan, 10:30ean hasita. Bertan, 30 bat Vespa eta Lambretta ikusi ahal izan dira. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute: Azpeititik abiatuko dira, eta Nuarbetik, Ormaiztegitik, Urretxutik eta Azkoititik igaroko dira, itzuliari amaiera Perez Arregin emanez. 14:30ean, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta amaiera emango diote aurtengo topaketari.
Hona hemen topaketan hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157684078058115"]