BIDEOA: Polka erraldoia, euskal presoen alde

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Azpeitiko Sarek deituta, Salatzen Dut Eguna ospatzen ari dira Azpeitian. Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea da egunaren asmoa, eta horrekin bat egin dute hainbat lagunek festa giroan. Dantzara ere animatu dira haur zein helduak: hain zuzen, polka erraldoia dantzatu dute herriko plazan, eta ez da saltsarik falta izan. Hona hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=A3u2NISPZfI&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide