400 lagun inguru bildu dira Azpeitian euskal presoen alde egin duten manifestazioan

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 20a, 19:25

Salatzen Dut Eguna ospatzen ari dira gaur Azpeitian, eta 18:00etan hasita, manifestazioa egin dute Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Azpeitiko plazan hasi da manifestazioa, eta leku berean amaitu da. Ondoren, idatzi bat irakurri dute Azpeitiko Sareko kideek, eta, bertan, preso azpeitiarrek bizi duten egoera ekarri dute gogora. Azpeitiko Sarek jakinarazi duenez, 400 lagun inguru bildu dira manifestazioan. Manifestazioa amaitzean, euskal presoen alde, polka erraldoia egin dute plazan. Goizean, berriz, kros herrikoia jokatu dute, eta, eguerdian, paella txapelketa izan da. Hona hemen manifestazioan hartutako irudi batzuk:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide