Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitian, Artzubia etorbideko 47 zenbakian dagoen kebabean, sua piztu da 12:45ean. Frijigailuak su hartu du, eta suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Gaineko etxebizitza hustu dute badaezpada, baina ez da inor zauritu. Momentuan itzali dute sua.