Aitor Madrazok eta Lierni Altunak irabazi dute Azpeitiko Salatzen Dut Eguneko kros herrikoia

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 20a

Kros herrikoiarekin hasi da gaur, maiatzak 20, Azpeitiko Sarek antolatutako Salatzen Dut Eguna. 11:00etan hasi da lasterketa, eta 160 lagun inguruk eman dute izena proban. Helmugara iristen aurrena Aitor Madrazo (18:25) izan da gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, berriz, Lierni Altuna (25:25). Mutilen podiumean Josu Eizagirre (18:42) izan da bigarrena, eta Amine Haisouf hirugarrena (18:55). Emakumezkoetan, berriz, Nerea Otaegi (26:41) izan da helmugaratzen bigarrena eta Ane Alberdik osatu du emakumezkoen podiuma (27:00). Hurrengo hitzordua 13:00etan dute: paella txapelketa, plazan. Ondoren, bazkaria egingo dute Frontoi Txikian. 13:00etan: Paella txapelketa, plazan. 14:30ean: Bazkaria, Frontoi Txikian (Umeentzat menua ere egongo da). Bazkalostean, umeentzako gunea: Ekain Txou, jolasak, margoketak, malabareak... 17:00etan: Trikitilariak. 18:00etan: Manifestazioa, plazatik. Amaieran, polka erraldoia eta Tximeleta taldearen erromeria. 22:30ean, kontzertuak, plazan: Fridays Crew eta Tximeleta. Egun guztian zehar txosna egongo da herriko plazan. Hemen kros herrikoiko sailkapena eta denborak: Ikusi hemen krosean hartutako irudiak: [flickr_set id="72157682102730380"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide