Auto istripua izan da Azpeitian, Lasaoko gasolindegi inguruan

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 19a

Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitian, GI-631 errepidean, Zestoako noranzkoan, Lasaoko gasolindegira iritsi aurretik. 09:00etan izan da istripua, Opel Astra eta Ford Mondeo autoek talka egin ondoren. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan, eta errepidean ez du oztoporik eragin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide