Batzar irekia deitu du Azoka Herritikek maiatzaren 24rako

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 18a

19:00etan egingo du bilkura, Sindikatu Zaharrean. Helburua da egitasmoaren etorkizunaz hausnartzea, eta bertan parte hartu izan duten talde eta norbanako oro gonbidatu ditu talde eragileak.

Azoka Herritiken bosgarren edizioaren atarian, batzar irekia deitu dute hurrengo asteazkenerako, hilaren 24rako. Sindikatu Zaharrekoa urreneko solairuan egingo dute bilera, 19:00etan hasita. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, "helburuak izan dira bertako ekoizpena eta sorkuntzari bide ematea. Euskaraz, ingurunearekin orekan eta aniztasunean, herritar oro duintasunez biziko den herri bat aldarrikatu nahi izan ditu". dena den, Azoka Herritiken "bereizgarri nagusia herritik eta herriarentzat" antolatzen dela nabarmendu dute: "Hainbat eremutan diharduten eragile, talde nahiz norbanakoren topagune izan nahi du azokak. Elkarlana oinarri hartuta, herritarrek sortu eta gozatuko duten eskaintza sortu nahi da". Horregatik, Azoka Herritiketik dei egin diete interesa duten herritarrei bilkurara hurbil daitezen. Talde eragilearekin harremanetan jarri nahi duen orok azoka.herritik@gmail.com helbide elektronikora idatziz egin dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide