Naroa Muñozek pistaz kanpoko altuera jauziko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 18a

Naroa Muñoz, Gipuzkoako Txapelduna, erdian. (Xeye) Pistaz kanpoko denboraldiaren eta uztail erdira arte luzatuko diren txapelketen hasiera izan da joan den asteburukoa Xeyeko kirolarientzat. Jubenil eta junior mailako Gipuzkoako txapelketak ospatu ziren Anoetako miniestadioan, eta asteburu benetan ona eta berezia izan da Xeye taldearentzat. Hainbat lopen eskuratu zituzten Xeyeko atletek, baina azpimarragarria da, Naroa Muñozek Gipuzkoako pistaz kanpoko altuera jauzian lortutako aurreneko postua. Xeyek joan den asteburuko Gipuzkoako txapelketaren kronika egin du, eta Uztarria.eus helbidean irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide