https://www.youtube.com/watch?v=VoLwjLU3_Qc&feature=youtu.be
Eskuak gora altxa, eta "naizena naizela, maitatua" ohiukatu dute hainbat eta hainbat lagunek Azpeitiko plazan gaur eguerdian. Gaur Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, ekitaldia egin dute herriko ikastetxeek, Azpeitiko Udaleko Gazteria eta Parekidetasun sailek eta Arremanitz kooperatibak antolatuta. Hain zuzen ere, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Urola Ikastolako ikasleak zein irakasleak eta beste hainbat herritar bildu dira bertan.
Ekitaldiareki "norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria" egin dute antolatzaileek. Lehenik, Haizea Egiguren eta June Urain herritarrek antzerkia egin dute udaletxeko balkoian, eta, gero, Ekain Txouren ikuskizuna ikusi ahal izan da kioskoan. Segidan, osatadar koloreko oihala zabaldu dute balkoian, eta, amaitzeko, Eneko Etxeberria alkateak adierazpen instituzionala irakurriko du.
Bestalde, Azpeitiko Udalak homofobia eta transfobia "adierazpen mota guztiak" gaitzetsi ditu,
adierazpen bat kaleratuta.
Hona hemen ekitaldian hartutako irudiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157681120799972"]