'En transito' film-dokumentala eskainiko dute bihar, Soreasu antzokian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 17a

Azpeitiko udalak, Emakumeen Mahaiak, eta Paradisu Zinema Zineklubak antolatuta, En transito film-dokumentala eskainiko dute ostegunean, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrera doakoa izango da. En transito dokumentalak zaintza kate globalaren parte diren latinoamerikar emakumeen errealitatera gerturatzen du ikuslea. Ikus-entzunezkoaren protagonistak itsasoa zeharkatu eta Europara etorrita, zaintza lanetan aritzen dira; beraien familia beste emakume batzuen zaintzapean uzten dute sorterrian, eta seme-alaba horiekin duten harremana, bizi behar duten nazioz gaindiko egoeraren ondorioa da. Dokumentalak, gertuko bezain ezkutuko errealitate horren berri ematen du. Dokumentalaren sorkuntzan aritu ziren Bidez Bide elkarteko kideak osteguneko emanaldian izango dira, eta proiekzioaren ostean solasaldia eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide