Jokin Maiz eta Aritz Badiola, saria eskuetan dutela. (Iraurgi Ikastetxea)
Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketako sariak banatu zituzten, eta Iraurgi Ikastetxeko LH 4ko Jokin Maizek eta LH 6ko Aritz Badiolak sari bana jaso zuten. Badiolak hirugarren saria lortu zuen, eta Maizek, berriz, laugarrena.
Hirugarren urtez antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak Udaberriko Matematika lehiaketa, eta, guztira, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 437 ikaslek parte hartu dute. Bigarren fasera 51 ikastetxe igaro ziren, eta Iraurgi Ikastetxeko bi ikasleek finalera sailkatzea lortu zuten.