Scooter motoen topaketa egingo dute igandean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 16a

10:30etik aurrera egongo dira Vespak eta Lambretak ikusgai Perez Arregi plazan. Ondoren, scooterzaleek itzulia egigo dute Azpeititik Urretxuraino, eta Perez Arregin emango diote amaiera bueltari. Sabelak betetzeko 14:30ean bazkaria egingo dute.

2015eko Scooter topaketako irudia. (Uztarria)
Vespa eta Lambreta motoen zaleek hitzordua dute igandean; izan ere, scooter topaketa antolatu dute hilaren 21erako. 10:30ean hasita, motorrak ikusgai izango dira Perez Arregi plazan. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute. Azpeititik abiatuko dira, eta ondoren, Nuarbetik, Ormaiztegitik, Urretxutik eta Azkoititik igaroko dira; itzuliari amaiera Perez Arregin emango diote. 14:30ean, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta amaiera emango diote aurtengo topaketari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide