Carlos Taibo idazle eta irakaslea Azpeitian izango da maiatzaren 30ean, bere azken liburua aurkezten. Sanagustinen izango da aurkezpena, 19:00etan hasita. CNTl, Gaztetxeak, Lumaltikek eta Elkar-ekinek antolatu dute, eta aurreratu dutenez liburua aurkezteaz gain, Taibok bere gogoetak ere azalduko ditu.
Taibo Madrilen jaio zen 1956. urtean. Globalizazioaren aurkako mugimenduan ibilia da, eta azken urteotan ezagunak egin dira deshazkundearen inguruko bere gogoetak. Hainbat liburu kaleratu ditu.
Kolapsoa, kapitalismo terminala, trantsizio ekosoziala, ekofaxismoa izena eman dio bere azken liburuari, eta bertan egungo ekoizpen ereduari kritika zorrotza egiten diola aurreratu dute aurkezpenaren antolatzaileek. Horrez gain, esan dute liburu horretatik abiatuta gai horien inguruko bere iritziak emango dituela Taibok Sanagustinen.