Ume eta gaztetxoentzako igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte uztailean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 15a

Uztailaren 3tik 21era eskainiko dituzte ikastaroak, 4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. Klaseak goizez izango dira. Ostegunean, hilaren 18an, zabaldu dute izen-ematea.

Igeriketako ikastaroak antolatu du Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak uztailerako, 4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. Uztailaren 3tik 21era izango dira ikastaroak eta klaseak goizez emango dituzte, bi txandatan: 09:00etan hasiko dira 7 eta 13 urte artekoentzako saioak, eta 10:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak. Ikastaroan izena emateko epea ostegunean, maiatzaren 18an, zabalduko dute. Izen-ematea 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat, eta 94,66koa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek udal igerilekura jo dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide