Atzo, zapatua, jokatuko zen Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako bigarren eta azken finalaurrekoa Bergaran. Osinalde (Gabiria) eta Am...ona! (Amasa-Villabona) taldeak aritu ziren norgehiago, eta Amasa Villabonako taldeak lortu zuen finalerako txartela. Horrenbestez, Asteasuko eta Zizurkilgo bertsolariek osatutako Karidadeko Benta taldearen aurka jokatuko dute horiek finala hilaren 27an, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 17:30ean hasiko da saioa.
Dagoeneko eros daitezke finalerako txartelak Sanagustin kulturgunean eta Interneteko www.bertsosarrerak.eus atarian. Finalaren ostean afaria izango da Sanagustin kulturgunean.
Eskualdeko hainbat taldek parte hartu dute Gipuzkoako Herriarteko lehen txapelketan, eta Erniarraitz 1ek lortu zuen finalaurrekoetara igarotzea. Dena den, joan den asteburuan Karidadeko Benta taldearen aurka galduta, ez zuten finalerako txartetik lortu bertsolari azpeitiarrek.