XX. mende hasierako euskal klasikoak Azpeitiko plazan, Bandaren eskutik

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 14a

'Zaharrak berri' kontzertua eskaini zuten zapatu arratsaldean kioskoan.

Ikus-entzuleak kioskoaren aurrean eserita, Bandaren kontzertua jarraitzen. (Mailo Oiarzabal) Azpeitiko Udal Musika Bandak Zaharrak berri kontzertua eskaini zuen zapatu arratsean herriko plazako kioskoan. XX. mende hasierako euskal egileen hainbat pieza ezagun eta ez hain ezagun eman zituzten bandakideek, Bandaren artxibotik berreskuratutakoak, eta horietako batzuk aurrez inoiz jo gabe zituztenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide