ARGAZKI BILDUMA: Atxur festan ibili dira arratsaldean Aratzerrekako festetan

Urola Kostako Hitza 2017ko mai. 13a, 21:19

Umeentzako pottokak, zezen jolasak eta aitzurrarekin altxor bilaketa izan dituzte, bestea beste

San Isidro festak ospatzen ari dira atzo gauetik Aratzerrekan. Gaur, Atxur Festie dute han, eta arratsaldeko egitaraua umeei eskainitako ekitaldiek bete dute. Pottoka eta zezen txikiekin hasi da festa. Tartean, Jabier Niño de Ibarrolari omenaldia ere egin diote; oroigarria eman diote azken urteetan sanisidroetako zezen festen protagonista izan denari, baita kapotea ere, pase batzuk egin zitzan. Soroan aitzurrarekin altxor bila aritzea izan da arratsaldeko bigarren hitzordua eta gogotsu saiatu dira horretan, aitzur txikiak eskutan eta txandaka, hogeitik gora haur.  Plazako iturrian eskuak garbitu eta askaria dastatzeko txanda iritsi zaie, frontoian jolas gehiagorekin jarraitu aurretik. Gauean jarraituko du festak Aratzerrekan. Bihar, aldiz, ez dute jaietako hitzordurik izango, baina bai astelehenean, zaindariaren egunean. Hau da geratzen zaien egitaraua: Gaur gauean 21:00etan: Auzo-afaria, Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinujoleak girotuta. 01:00etan: Lehiaketa xelebrea: hiru arrautza egosi nork azkarrago jan. Saria: 30 euro eta dozena bat arrautza. 03:00etan: Baratzuri-zopa jana Maiatzak 15, astelehena. San Isidro eguna 10:00etan: Suziriak 12:00etan: Meza nagusia 13:00etan: Pilota partida, Ilunpeko pilotariekin. 14:30ean bazkaria Arratsaldean, Eneko Arbeo Antxumarri eta Attola soinujoleak. 20:30ean: Aitzurraren jaitsiera, eta festen amaiera. Hona hemen arratsaldeko argazki bilduma: [flickr_set id="72157683776710475"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide