Erakusketa berria jarri dute mendizaleen tabernan. (Lagun Onak M.B.)
Lagun Onak Mendi Bazkunak erakusketa berria jarri du bere egoitzan. Hain zuzen ere, Azpeitiko Argazki Elkarteko Iñigo Olarteren, Juan Carlos del Pozoren eta Ramon Etxeberriaren irudiak jarri dituzte mendizaleen tabernako hormetan.