Gorka Azkunek (Azpeitia, 1982) CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako sarietan Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du gaur, ostirala,
Intuizioaren bide ilunak argitzen lanari esker. Donostiako Kutxa Kultur Plazan egin dute aurtengo edizioaren sari banaketa. Ez da azpeitiarrak CAF-Elhuyar saria jasotzen duen aurreneko aldia. Izan ere, 2002an,2003an, 2004an, 2014an eta 2015ean ere saritu zuten.