Hastear da ekitaldiz jositako Iraurgi Astea

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 12a

Hitzaldiak, jolas kooperatiboak, kirol txapelketak, ipuin kontalariak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, Iraurgi Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta.

Iazko Iraurgi Asteko irudia. (Iraurgi Ikastetxea) Urtero bezala, aurten ere ikastetxearen astea ospatuko dute Iraurgin, astelehenean, hilaren 15ean, hasita. Ikasle, irakasle eta gurasoei zuzendutatako ekintza eta ekitaldiz jositako astea izango dela aurreratu dute Iraurgitik. Astelehenean bertan hainbat ekitaldi izango dituzte, hala nola pregoia, trikitilariak, Rokitxoren etorrera, jolas kooperatiboak, hamaiketako solidarioa, kirol txapelketak, judo-saioa eta bi hitzaldi (Itziar Ituño aktorea eta Sabin Urzelai Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zuzendariarenak). Arratsaldean, berriz, sexu-heziketako tailerra izango da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako gurasoentza, 17:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide