Bertsotan ikasitakoa plazaratuko dute Azpeitiko ikasleek, maiatzaren 17an

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 12a

Soreasu antzokian izango da 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia, 18:00etan hasita.

Badu data Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdiak. Datorren asteazkenean, hilaren 17an, erakutsiko dute herriko ikastetxeetako ikasleek bertsotan zer ikasi duten ikasturtean zehar. Dozenaka gaztetxo igoko dira Soreasuko antzokira, banaka, binaka zein taldeka mikrofonoaren aurrean jarri, eta beren abileziak erakustera. 18:00etan izango da saioa, eta edonor joan daiteke ikustera. Sarrera doakoa izango da. Iazko 'Gu ere bertsotan' egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdiko irudia. (Uztarria.eus)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide