Maiatzeko dantza jauziak egingo dituzte igandean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 11

12:00etan jarri dute hitzordua, plazan, eta antolatzaileek dei egin diete adin guztietako herritarrei bertan parte har dezaten. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta "plazari bizia eman asmoz" egin ohi dituzte mutxikoak.

Datorren igandean, maiatzak 14, egingo dituzte hileko dantza jauziak, Azpeitiko plazan, 12:00etan hasita. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak, eta dei egin diete adin guztietako herritarrei dantzara animatu daitezen. Hileko bigarren igandean egiten dituzte muxikoak. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz antolatzen dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide