Azpeitiko Udal Musika Bandak 'Zaharrak berri' kontzertua eskainiko du larunbatean, hilaren 13an, 19:00etan hasita, plazan. Bertan, XX. mende hasierako euskal konpositoreen musikaz gozatzeko aukera egongo da, eta euskal melodia ezagun asko eta asko uztartuko dituztela aurreratu dute. Horrez gain, berezitasun bat ere baduela aipatu dute musika bandako kideek. Izan ere, larunbatean eskainiko dituzten abesti batzuk sekula ez dira Azpeitian entzun. Hala, estreinakoz eskainiko dituzte doinu horiek zapatuko zuzenekoan.
Udal Musika Bandak herritar guztiei dei egin die kontzertura hurbil daitezen.