Imsersok antolatutako opor programan izena emateko epea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 10a

Eskaerak ekainaren 7a bitartean egin daitezke, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edota Internet bidez. Ekainaren 8an berriro zabalduko dute izen-ematea, plaza hutsak bete daitezen.

2017-2018 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok. Atzo, asteartea, zabaldu zuten izen-ematea eta eskaerak egiteko epea ekainaren 7a bitartean egongo da zabalik. Ekainaren 8an berriro zabalduko da izena emateko epea, egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak  gordetzen dituelako. Gainontzeko, aldiz, bi bide dituzte eskaerak egiteko: Internet bidez eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (udaletxeko2. solairua), 08:30etik 14:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide